2015-10-15

ZENBAKI ZOPA

ABCD × E = DCBA


Letrak zenbakiengatik ordeztuz berdinketak egia izan behar du. Letra guztiak zenbaki ezberdinak dira.

Animo!

2015-10-14

ERANTZUNA: ARTALDE XELEBREA

Problema honek zeresan ugari eman duela dirudi, buruko soilguneak, gosari oparoak eta denetarik ikusi baituzue bertan!!

Horregatik erantzunaren marrazkia publikatzea erabaki dut.

Gontzalek garbi azaldu duen bezela, honako hauxe litzateke erantzuna:


Ontzat ematen al duzue?

2015-10-09

BA AL DAGO GASOLINDEGIRIK DESERTUAN?

Pertsona garrantzitsu bat kotxez eraman behar dugu Marokotik Mauritaniaraino Sahara gurutzatuz.
Desertuan ez dago gasolindegirik eta kotxearen deposituak bide erdia egiteko erregaiarentzako edukiera besterik ez dauka.

Nahi hainbeste kotxe berdin erabil ditzakegu erregaia batetik bestera pasa ahal izateko.

Lortuko al dugu desertua gurutzatzea?

2015-10-05

ARTALDE XELEBREA


Inazio artzaiak artalde txiki bat dauka Aralarren, baina badirudi beti zenbat ardi dituen ahazten duela. Ardiak kontatzerako orduan, bere bordako leiho bakoitzetik sei ikusten dituela zihurtatzen du.

Gau batez Txomin artzaiak, bere artaldearen erdia lapurtu zion. Inazio artzaia urtetan ez da ohartu ere egin, goizero sei ardi ikusten baititu leiho bakoitzetik. Nola liteke?

2015-10-02

EGUN-NAHASKETA






Hiru egun barru osteguna izango dela esango banu, seguru nago inungo zailtasunik gabe gaur astelehena dela esango genukela.


Saia gaitezen beste batekin. Atzo, astelehena izateko bi egun falta ziren. Zein egun da gaur? Igandea. Errez harrapatu duzu, ezta?




Zure txanda!
Duela hiru egun, atzo igande aurreko eguna zen. Zein egun izango da bihar?