2015-10-05

ARTALDE XELEBREA


Inazio artzaiak artalde txiki bat dauka Aralarren, baina badirudi beti zenbat ardi dituen ahazten duela. Ardiak kontatzerako orduan, bere bordako leiho bakoitzetik sei ikusten dituela zihurtatzen du.

Gau batez Txomin artzaiak, bere artaldearen erdia lapurtu zion. Inazio artzaia urtetan ez da ohartu ere egin, goizero sei ardi ikusten baititu leiho bakoitzetik. Nola liteke?

10 iruzkin:

  1. Kaixo Aloña;
    Problema honetan zerbaitek ihes egiten dit... lapurketa baino lehen, ezin dira ardiak egunero mugitu? Egunero sei? Lapurketaren ondoren mugitu beharko lirateke, ez da?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo Gontzal,

      Lehenik eta behin eskerrik asko iruzkinagatik!

      Beti esan izan ohi da ardia animali tonto xamarra dela… baina kasu honetan badirudi Inazioren artaldekoak oso argiak direla! :-) Suposa dezagun, Inazio artzaiak zenbat ardi dituen egunero ahazten duenez eta beraien nagusiari laguntzeko, kontatzerako momentuan seina ardi jartzen direla leiho bakoitzean! :-)

      Lapurketaren ondoren, ez diote hainbeste laguntzen (izatekotan Txomin artzaiari laguntzen diote lapurketaren konplize moduan)… baina hala ere Inaziok leiho bakoitzetik 6 ikusten jarraitzen du… nola da posible?

      Ea horrela balio dizun… bestela laister jarriko dut soluzio posible bat...

      Ezabatu
    2. Beno, horrela bada, suposatzen dut nola den.
      Ulertu behar dugu bata bestearen ondoan dauden leihoetatik gune komunak ikusten direla, bai esker aldetik bai eskubi aldetik.
      Beraz, lapurketa baino lehen, ardiak seinaka kokatu dira komunak ez diren gunetan. Martaren erantzuna erabiliz (oso egokia bisuala egiteko):
      0 6 0
      6 X 6
      0 6 0
      24 ardi guztira.
      Lapurketaren ondoren, hirunaka gune komunetan, esker eta eskubi:
      3 0 3
      0 X 0
      3 0 3
      12 ardi guztira.

      Ezabatu
  2. Beraz, 24 ardi ditu ezta?. Horrela bada eta Inazio ez bada mugitzen, hau da, leku berdinetik 4 leihoak aldi berean ikusten baditu eta leiho bakoitzetik 6 ikusten baditu.... ez zait ezer bururatzen.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo Ziortza,
      Inazio ez da hain alferra… leihotik leihora mugitzen da! :-)

      Ezabatu
  3. Gontzalek oso ondo azaldu du, eskema eta guztiz!
    Argi ikusten da Txominen buruko soilgunea "0", "x" bordako 4 leihoetatik ezker-eskumara begira, bakoitzetik 3+3=6 ardi ikusten dituenez, 24ak sano eta salbu.
    Martaren irudian, erdian Txomin gozari oparo bat egiten eta noiz behinka leihoetatik begire :-)

    ErantzunEzabatu
  4. Ematen ari dira ardiak eh!, em fin irakasleok artzai konplexua ote dugu? jajaja.

    ErantzunEzabatu