2015-10-09

BA AL DAGO GASOLINDEGIRIK DESERTUAN?

Pertsona garrantzitsu bat kotxez eraman behar dugu Marokotik Mauritaniaraino Sahara gurutzatuz.
Desertuan ez dago gasolindegirik eta kotxearen deposituak bide erdia egiteko erregaiarentzako edukiera besterik ez dauka.

Nahi hainbeste kotxe berdin erabil ditzakegu erregaia batetik bestera pasa ahal izateko.

Lortuko al dugu desertua gurutzatzea?

6 iruzkin:

  1. 4 kotxerekin egin daiteke bidaia hau. Ondorengo pausuak egin beharko dira:
    1- Bidai laurdena egin, eta 2 kotxek geratzen zaien gasolina beste biei pasako die. Horrela 2 depositoak beteta jarraituko dute bidaia.
    2- Bidaiaren erdiraino joango dira hortik, Bertan, depositoaren erdia izango dute bi kotxeek. Bi kotxeetako batek besteari duen gasolina guztia botako dio, horrela depositoa guztiz betetzen.
    3- Bidaiaren erdian dagoenez eta depositoa beteta duenez, iritsi egingo da helmugara kotxe hau.

    Hala da ezta?

    ErantzunEzabatu
  2. Hiru kotxe erabiliz nahikoa zeal pentstzen nuen baina azalpena ematen hasi naiz eta Sahara erdian gelditiko naizela ikusi dut. Bidearen %87 egitea lortu dut.
    Begiratu dut ea moduren bat badagoen hiru koitxe erabiliz bide osoa egiteko!!

    ErantzunEzabatu
  3. Hori da eta!

    Nik Eñautek emandako soluzio berbera ezagutzen dut. Horrek ez du esan nahi hiru kotxerekin lortu ez daitekenik…
    Javier, Sahara erdian depositua hutsik gelditu gabe, hiru kotxerekin gurutzatzea lortzen baduzu, esaiguzu!!

    ErantzunEzabatu
  4. Nik ez nuen ezagutzen problema hau, baina Eñauten soluzioa egokiena iruditzen zait.

    ErantzunEzabatu
  5. Kaixo ez dakit baino ibilbide berdinak auto berdinarekin egiteko bi nahikoak ikusten ditut. Lehengoak karreatzen du pertsonai famatua + bigarren autoa, karro baten, depositu betearekin, erdi bidera iristean, kotxea aldatu eta basamortua zeharkatuko du.
    Europan zehar autoak eramaten dituzten "port-kotxeak" nola joaten diren ikusi duzue, bigarren kamioia lehenegoaren gainean joaten da erregaia aurrezteko.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Erregaia aurreztu bai baina… kotxeari karroa eta bigarren kotxearen karga gehituz gero kontsumoa disparatuko litzateke, beraz ez litzateke ibilbidearen erdira iritxiko…

      Ez al zaizu iruditzen?

      Ezabatu